miércoles, 30 de septiembre de 2009

Txikia nintzela aitak aipatu zidan arkitekto izeneko karrera bat existitzen zela eta nirekin bat etorri zitekeela nire izaeragatik. Egoera horri garratzirik ez nion eman eta bere proposamen hori nire benetako etorkizuna bihurtuko zela jakin gabe, nire bizitzak aurrera jarraitu zuen.

Batxilergoan hartu nuen Donostira etortzeko erabakia, eta jada Unibertsitatean nengoela txikitako egoera hori gogoratu nuen eta orduan konturatu nintzen nire aita bide honetik zihoala hori aipatzean eta nire patua arkitektura mailan berak aipatutako izaera hori gauzatzea zela.
Beraz, nire aurtengo proiektuen helburua nire izaera hori ondo ezagutzea eta hura garatzea litzateke.

Hau dena gauzatzeko bideak taldeko lanez gain, bakarkako lanak tartekatzea izango zen egokiena, eta proiektuaren atalen batean programa irekia izatea eta bakoitzari aukera ematea jakiteko bakoitzak ze izaera duen eta zelan garatu dezakeen bere bizitzan zehar.