jueves, 29 de abril de 2010

viernes, 9 de abril de 2010

Sekzioa lantzen

Eskilerez osatutako eraikinen inpermeabilizazioaren arazoen aurrean BARNE KALE bat sortzea pentsatu dut. Kale hau ez da euriarekiko edo haizearekiko babestua egongo. Ahal den heinean xaflak luzatuko dira eta inklinazio txikia emango zaieahal den eta ur gutxien sartzeko. Beraz, teila moduan jardungo dute gunea guztiz itxi gabe. Kale mota hau hotelean, span zein etxebiziztetan errepikatuko da. Euren inguaruan gelak (hauek bai ondo inpermeabilizatuak) kokatuko dira, sare batean bermatuak.



Hotelean, ezkerreko bloke handienean, ikusten den bezala, logela batzuk kalerako bistak izango dituzteeta baita barne kalerakoak, hauetara heltzeko pasarelak beharko dira. Euren aurrean bi logela solairu ikusten dira. Hauen kasuan, argi sarrerak baino ez dituzte izango, eskilera saretik sartzen den argia jasoz.
Hurrengo ilaran ikusten den bloketxoa kafetegia izango da, honek kalearekiko harremana izango du, hotelera bigarren sarrera bat eskeiniz, eta era berean erdigunean sortzen den gune publikoari taberna bat izateko aukera emanez.
Hotelak medianera baten kontra egiten duen heinean, kale horrek medianera horren presentzia handia izango du, hoteletik blokearen ertzetik sartzen zarenez, atzealdean medianera altu hori ikusiko da, beheko argazkian ikusi daitekeen moduan.



Beraz, medianera hori zelan estali aztertu eta gero, interneten sistema egoki bat aurkitu dut. Proposamena medianera barne kalera ematen duen fatxada begetal bihurtzea litzake. Interneten sistema asko agertzen dira, baina modularrak gailentzen dira gehien bat. Barne kalea eskileren bidez aireztatua eta argiztatua egongo da. Sitema honek abantaila asko eskeinzten dizkigu, tenperatura erregulatzen du adibidez.




Hemen sistema honen gaineko hainbat helbide:

http://www.urbanarbolismo.es/blog/?p=155
http://www.vegitecture.net/2009_11_01_archive.html
http://de.construmatica.com/la-primera-fachada-vegetal-de-interior-de-espana/
http://www.urbanarbolismo.es/blog/?page_id=500


Este jardín vertical forma parte de la decoración del restaurante “Els vents” situado en el puerto de Alicante.

Resulta curioso que en España se hayan abordado grandes proyectos en edificios representativos como el del CaixaForum y no se hayan utilizado fachadas vegetales en interiores, donde su funcionamiento es mejor, disminuye el consumo de energía y agua, y los usuarios se benefician directamente de las ventajas ambientales que proporciona.

El sistema funciona mejor en entornos controlados donde se puede plantar una mayor variedad de especies lo que repercute en la calidad de la fachada. Además de absorber CO2 del ambiente algunas de las especies han sido seleccionadas con la capacidad de absorber los contaminantes del aire producidos por el nuevo pavimento y el mobiliario del restaurante. El resultado es una fachada vegetal que no es solo un elemento decorativo sino que tamnbién mejora la calidad ambiental del recinto.

Hemos realizado este jardín vertical en colaboración con Paisajismo urbano."

Oso interesgarria iruditu zait sistema hau, izan ere, eraikuntza garatzean

naturan oinarritzea oso aproposa ikusten dut. etidanik bioklimatika gustatu zait eta naturan oinarritutako arkitekturak ematen dituen abantailetaz gehiagotan erabili beharko lirateke. Lehengo eraikuntzatan (baserriak, zein kobak) naturatik lortutako materialak erabiltzen ziren eta barneko giroa ezinobea zen.


Gaiaz aldatuz, hoetelako logelak kokatzeko moduan hurrengo hau litzake:


Logelak, zein spako masajeetarako guneak, beraz, moduluak izango dira.


Sekzio orokorrari berriro erreparatu, etxebizitzak eskumako medianeriaren kontra daude eta euren aurrean barne kale bat kokatuko da, bertan komunikazioa egongo delarik. Etzebizitza hauek kale honetara zabaltzeko aukera izango dute patio bat bailitzan.
Spa eraikina etzebizitza eraikinarekin lotua dago. Honetan ere barne kale bat dago, eta spa etxebizitzetatik aldentzeko euren arteko horman masaje, solarium eta abarreko gela modulu txikiak kokatuko dira. Spako barne igerilekua, baño turko eta abar, apur bat lurperatua agertuko da, iluntzasunaren billa. Bere gainean kanpo igerileku publikoak kokatuko dira. Hauetara heltzeko spren barne kaletik pasatu beharko da, izan ere, nahiz eta kanpoan egongo bertara heltzeko eskileren malda zorrotzagoa bihurtuko da zati horretan, kanpotik heltzeko aukera kenduz.

Mahastiei dagokienez, sare baten kokatuko dira, hau da, eurek hazteko behar duten makilek sare errektangular bat osatuko dute. Sare honek ibilbide perpendikularrak ahalbidetzeaz gain diagonalak ere ahalbidetzen ditu, eta beraz, mahastien sare horretan "todo uno" antzeko materialez bidetxo batzuk sortuko dira (zuzenak zein perpendikularrak), goiko oinean ikusi daitekeen moduan. Honetaz, Bilbotik Bartzelonarako trenean fijatu nintzen, trenaren mugimendua dela eta mahastien ardatak aldatzen zire, eta orain arte interneteko argazkietan ardatzan zuzenak bakarrik ikusten banituen ere, biajeari ezker ardata diagonal kokatzeko aukera ikusi nuen, bi eraikinen arteko loturak sendotuz, eta ibilbideei joku handiagoa emanez. Beti ere, diagonal hauk inklinazio berdina izango dute, hau aldatu nahi izatekotan mahastien arteko distantzia aldatu beharko da, baina orubearen tamaina ez dit joku handiaegie egiteko aukerarik ematen.