- Spa, hotela, etxebizitzak eta gune publikoa batzen dituen hutsunean gune publikoa eta eraikinak bat egitea zen ideia, eraikina eskilara paraboliko bihurtuz, pribatutasun gehiago behar den lekuetan eskilera horren malda handituz eta bertara heltzeko ahalmena kenduz.
Kasu honetan, eraikuntzari dagokionez, 2 arazo daude: Lehenengoa itxitura zelan egin izango da,
moduren batean beira bat jarri behar baita, ura barrura sartu ez dadin. Eta bigarrena, zelan sartu argitasuna barnera. Lehenengoa konpontzeko beirate diagonalak jartzea pentsatu dut, eta hauen angeluak beharrezkoa diren puntuetan aldatuz. Bestalde, gelak aireztatu beharko liratekenez, eskileren arteko guneetan ireki egingo litezken leihoak kokatuko nituzke. Bigarren arazoari dagokionez, argia goitik sartzea litzake onena, kanpoko jendea barnekoa ikusi dezan, hala ere gai hau oraindik lantzeke dago. Hala ere, programari dagokionez badaude gela ilunak beharko luketen azalerak, beraz gune publikorantza (mailakatutako fatxadarantza) hauek kokatuko nituzke eta besteak (logelak eta abar) kaleko fatxada irekirantza. Gainera, Logela batzuk ere gune publikorantza irekitzeko aukera izango dute, igoeraren izaera aldatu igotako hirugarren argazkian ikusten den bezala. Gune horretara ez legoke heltzerik eskileren malda zorrotzagoa litzatekelarik.

Eraikuntza pentsatzen ibiltzeaz aparte, programa eta honen azalerak aztertzen nago, azalera hauek planoan sartzen. Baina hutsune honen kasuan, programa sartzean espazio falta nabarmendu da, beraz, eraikinaren altuera alboko etxeen gainetik nabarmendu ez dadin eraikina jeistea pentsatu dut, sotoa sortuz, modu honetan instalazio gelak, langileen aldagelak, komunak edota sukaldea lehio gabeko guneetan sar daitezke.
2. Museo didaktikoa dagoen hutsunea. Kasu honetan, kalerantza fatxada garbi bat izango du eta zuloan sartzen den heinean eraikina jeisten joango da euski billa. Hutsuneko fatxadetako leihoen kokapenak ematen dio forma eraikinari, eta forma honek triangulatzeko joera duenez gero, hori izango da oinak banatzeko erabiliko dudan modulua, triangelu desberdinak sortuz eta gunean sortuz.