Beraz, ikusi daitekeen moduan, etxebizitzek zuloaren izkina baten kokatuko dira, hau "etxeirlaren" erditik kokatua dago, etxebizitzaz inguratua eta euren altueretara moldatuz. Ordez, hotela, "etxeirlaren" izkinan kokatuko da, alboko etxebizitzen altueratik gailenduz.
Spa, berriz, gune lasaia eta iluna behar duenez gero, interbentzioaren erdiko gunean kokatuko da, soterratzen doan gune horretan, argiztapena goitik dauden zeharkako leiho batzuetatik artuz, argi zenitala.
Beste zuloan, ardoaren museo didaktikoa kokatuko dugu. Honetan sartzen den jendea ardoaren sortze prozesuan parte hartu ahal izango dute. Mahastiak egongo dira, mahatsak batu ahal izateko, hauek zapaltzeko aukera egongo da eta abar. Gainera, herriarentzako gune bat ere nahi da, bertan elkarteek lehiaketak ospatu dezaketelarik, jai giroa sortuz. Kasu hoentan ere, mahastiak kokatuko dira (eraikinaren gainean adibidez, estalkia espazio publiko izan daitekeelarik). Eguzkiaren azterlana egin ondoren argazkian ikusten da eguzkiak ertza baten baino ez duela ematen, hori dela eta egon daitekeen espazio publikoa eraikinaren bidez altxatzen joango da hegoalderantza, mendi bat izango balitz moduan. Modu horretan, eguzkitzapenhandiagoa lortuko delarik. Eraikinaren forma zuloak zein bertan kokatuak dauden leihoek eman didate. Leihoengandik urrunduz eta medianeretara hurbilduz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario