miércoles, 28 de octubre de 2009

Erretabloa

Museoan pentsatzen egon eta gero, erretabloa (museoko sinbolo izango dena) alde zaharrean kokatzea. Lehen aipatutako museoaren elementuak alde zaharrean jartzean ez da erretabloa jartzearekin lortzen den potentzia hori. Interesantea izango litzake alde zaharretik joatea eta tamaina horretako erretablo batekin topo egite, gainera medianera hoiek erabili daitezke euskarri gisa.

Programaren aldaketak

Gure proposamenak kultur eraikinak hartzen dituenez gero, programazioa baldintzatua agertuko da, honetan agertzen diren espazioak hutsuneetara pasa daitezkeelarik. Gure helburua alde zaharretik zein parketik eraikin kulturalak edo jarduerak gauzatuko diren eraikinak kokatzea da. Hauek izaera berdina izango dutelarik eta mugikorrak izan daitezkeenak. Eta ez dugu nahi bakarrik bertako auzoko jendea joatea, Logroño hiriko jendea gerturatzea nahi dugu, eraikinak hiri eskala asetuko dutelarik. Parkean eraikinak berdegunean dauden moduan, zergatik ez alde zaharrean ere parke lineal bat sortu, eta Valbuenako inguruko parkearekin loturak sendotu, azkenean jarduera edo eraikinen artean ibilibide bat sortu. Alde zaharreko parke lineala sortzeko eraikinen bat bota beharko litzake.
Eraikin hauetan emango ziren jarduera kulturalak: Kaleko zinea, Kaleko antzokia, umeentzako tailerrak, kirol jarduerak, txokoak, harresian eskalada, graffitiak egiteko guneak, musika klaseak, eskolak, jubilatuan eraikina, ezagutzaren gaineko eraikinak (museo,...) eta abar eta abar.
Hau pentsatzen geundela ez nintzen museoaren programazioarekin gogoratu baina behin bere espazioetaz ohartzea, pentsatu dut museoa ere alde zaharrera hedatu zitekeela, museoan eman behar ziren jarduera batzuk alde zaharrean kokatuz, erakusketaren bat edo hitzaldi gela adibidez. Eta ez bakarrik alde zaharrera, parkearen beste puntara ere ( Guggenheim eta euskalduna jauregiarekin gertatzen den moduan), horrela lehen aipatutako ibilbidea lortu daiteke, museo estanko bat izatetik dinamiko bihurtzera.

sábado, 24 de octubre de 2009

Arkitektura efimeroa

Aurreko astean aipatu bezala, naturak ere arkitektura defini dezake, eta horren adibide Andy Goldsworthy da. Gizon honek naturako elementuan formak lortzeko erabiltzen ditu eta benetan insteresgarriak dira lortzen dituen emaitzak



Gure kasuan, natura hau hartu dugu abianpuntu egitura lortzeko. Arrazoietako bat litzake zerbait tenporala egites, museoaren parte izatera helduko ez zena, izan ere, museoa eraiki arte urteak pasatuko liratekez. Museoaren inaugurazio moduan hau erre litzakeelarik adibidez. Bestalde, mahastien euskarri diren makiltxoak kontuan hartu ditugu, horrela materiala erreziklabea litzake, hau da, mahastietan egondako makiltxoen bidez eutsiko zen egitura eta hauek Logroñoren sinbolo bihurtuko lirateke.
Gure ideia eliza baten gurioa lortzea da, eta guk materiala eta forma horreri egokituko genuke. Elizak ilunak diren heinean zerbait dentsoa lortu beharko genukeela badakigu, bestalde kanpotik arinagoa iruditzea izango zen gure helburu, barnekoa eta kanpokoa desberdinduz eta bertara sartzea gauza berri eta misteriotsu batekin topo egiteko. Haizearekin jeta argitasunarekin jokatuko genuke arintasun hori lortzeko. Euskarriak eustormetan kokatu behar genituela ikusi genuen, elizaren alde garrantzitsuenetakoa delarik eta lehengo espazioaren sentsazioa lortu nahi zenez gero, egitura non zegoen eutsia azaltzea egoki ikusten genuen. Behin baldintza hauek jarrita, konturatu giñen hau zela behar genuena eta ez zegoela beste materialik egurra bezalakoa sentsazio hau lortzeko eta ez zegoela beste sistemarik hurrengoa aipatua ez zena.



Egitura honek elizak behar duen iluntasuna emango liguke eta baita ere misterio hori. Gainera mahastietako makiltxoen erreziklapen horrek turistak bertara gerturatzeko balioko liguke, ardoaren azalpen batzuk emanez.

domingo, 18 de octubre de 2009

KLASE TEORIKOA

Aste honetako musikaren gaineko klase teorikoa asko gustatu zait, arkitektura eta musikaren gaia batzea interesgarri iruditu zait, horrela arkitektura beste modu batean ulertu daitekeelarik. Ostiralean Donostitik Bilborako autobusean musika entzuten nindoala, nire mp4-ko abestiak ezagutzen dudan arkitekturarekin harremanatzen saiatu nintzen, baina gai hori sakonago aztertzea gustatuko litzaidake. Agian posible litzake abesti hoiek proiektuetako blogera igotzea, adibide bat izateko. Horrelako klase bat errepikatzea gustatuko litzaidake ere.
Arkitektura beste modu batean ulertu daitekeela konturatu nahiz, eta ez bakarrik musikaren bidez naturaren bidez ere lor zitekeela uste dut, musika egiturarekin konparatu daitekeen moduan, egitura ere naturaren egitura propioarekin harremanatu daitele.
"Land Art" mugimenduan natura gure modura moldatzen den bezala zergatik ez arkitektura naturari dagokionez moldatu, bere egituretaz ikasiz.
Laburbilduz, aurreko urteetan aipatzen ez ziren gai abstraktu hauek klase teorikoetan azaltzea interesgarri ikusten dut, arkitektura beste modu batean ulertzen delarik, eta gure berarenganako ikuspegia aldatzen delarik, gure imaginazioak beste bide batzuk hartuz.
"Hedwig and the angry inch" eta "El cielo sobre Berlin"

Bi aste hauetan ikusi ditugun pelikulei dagokienez, "Hedwig and the angry inch" eta "El cielo sobre Berlin" interesanteak iruditu zaizkit istorioak modu desberdin batean kontatzen zirelako. Lehenengoan musika erabiltzen zen eta bigarrenean kamararen mugimendua zein kolore aldaketak.

Pelikula hauek "21 gramos" pelikula gogorarazi zidaten, horretan ere modu desberdin batean kontatzen zen nahi zena, istoriako gai desberdinei garrantzia desberdina ematen flashback-ren bitartez. Filme hau ere interesantea ikusten dut klasean ikusteko ere, istorioak modu desberdin batean iluertzen ikasteko, musika zein flashbck-ren bitartez.

lunes, 12 de octubre de 2009


El proyecto “City Intervention” tiene el objetivo de promover el uso de los espacios públicos de “Bratislava” mediante la incorporación de nuevas propuestas urbanas proyectadas por diferentes estudios de arquitectura de la ciudad.

Gure idea Logroñon zehar horrelako pabilioiak txertatzea izango litzake, hauetan kulturaren gaineko funtzioak emango liratekelarik, eta horrela kultur ibilibide barik geratzen diren zonalde hori (alde zaharra eta errekaren parke ingurua), biziagoa litzake; eta ez bakarrik auzoko jendea, baizik eta Logroñokoa ere joango zelarik, hiriarekin loturak sortuz eta pabilioi hauek Logroñotik banatuz.



domingo, 4 de octubre de 2009


Klasean proiektua azaldu zenetik nire dudetariko bat ondorengo hau izan da: nola altxatuko nuen eraikin bat 0,90 metrotako aztarna batzuen gainean. Horregatik adibide batzuk bilatzen egon naz proiektuaren gaineko beldur hori kentzeko eta behin gaia ondo ezagututa lekua ondo aztertu ahal izateko. Izan ere, hain gertu aurkitzen dire hormen artean zutabeak kokatzeko modua eta haien arteko habeek zelakoak izan behar duten ezagutzea beharrezkoa iruditzen zitzaidan.