domingo, 18 de octubre de 2009

KLASE TEORIKOA

Aste honetako musikaren gaineko klase teorikoa asko gustatu zait, arkitektura eta musikaren gaia batzea interesgarri iruditu zait, horrela arkitektura beste modu batean ulertu daitekeelarik. Ostiralean Donostitik Bilborako autobusean musika entzuten nindoala, nire mp4-ko abestiak ezagutzen dudan arkitekturarekin harremanatzen saiatu nintzen, baina gai hori sakonago aztertzea gustatuko litzaidake. Agian posible litzake abesti hoiek proiektuetako blogera igotzea, adibide bat izateko. Horrelako klase bat errepikatzea gustatuko litzaidake ere.
Arkitektura beste modu batean ulertu daitekeela konturatu nahiz, eta ez bakarrik musikaren bidez naturaren bidez ere lor zitekeela uste dut, musika egiturarekin konparatu daitekeen moduan, egitura ere naturaren egitura propioarekin harremanatu daitele.
"Land Art" mugimenduan natura gure modura moldatzen den bezala zergatik ez arkitektura naturari dagokionez moldatu, bere egituretaz ikasiz.
Laburbilduz, aurreko urteetan aipatzen ez ziren gai abstraktu hauek klase teorikoetan azaltzea interesgarri ikusten dut, arkitektura beste modu batean ulertzen delarik, eta gure berarenganako ikuspegia aldatzen delarik, gure imaginazioak beste bide batzuk hartuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario