miércoles, 28 de octubre de 2009

Programaren aldaketak

Gure proposamenak kultur eraikinak hartzen dituenez gero, programazioa baldintzatua agertuko da, honetan agertzen diren espazioak hutsuneetara pasa daitezkeelarik. Gure helburua alde zaharretik zein parketik eraikin kulturalak edo jarduerak gauzatuko diren eraikinak kokatzea da. Hauek izaera berdina izango dutelarik eta mugikorrak izan daitezkeenak. Eta ez dugu nahi bakarrik bertako auzoko jendea joatea, Logroño hiriko jendea gerturatzea nahi dugu, eraikinak hiri eskala asetuko dutelarik. Parkean eraikinak berdegunean dauden moduan, zergatik ez alde zaharrean ere parke lineal bat sortu, eta Valbuenako inguruko parkearekin loturak sendotu, azkenean jarduera edo eraikinen artean ibilibide bat sortu. Alde zaharreko parke lineala sortzeko eraikinen bat bota beharko litzake.
Eraikin hauetan emango ziren jarduera kulturalak: Kaleko zinea, Kaleko antzokia, umeentzako tailerrak, kirol jarduerak, txokoak, harresian eskalada, graffitiak egiteko guneak, musika klaseak, eskolak, jubilatuan eraikina, ezagutzaren gaineko eraikinak (museo,...) eta abar eta abar.
Hau pentsatzen geundela ez nintzen museoaren programazioarekin gogoratu baina behin bere espazioetaz ohartzea, pentsatu dut museoa ere alde zaharrera hedatu zitekeela, museoan eman behar ziren jarduera batzuk alde zaharrean kokatuz, erakusketaren bat edo hitzaldi gela adibidez. Eta ez bakarrik alde zaharrera, parkearen beste puntara ere ( Guggenheim eta euskalduna jauregiarekin gertatzen den moduan), horrela lehen aipatutako ibilbidea lortu daiteke, museo estanko bat izatetik dinamiko bihurtzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario