Estalki erabilgarria izatearen asuntoa ez da bakarrik presentzi hori lortzeko, parkean kota aldaketak eta beste antolaketa bat lortzeko ere bada, horrela, estalkiek berdegunea izateaz aparte beste materiale mota izan dezake batzuetan orubea dinamikoagoa bihurtuz eta parkeari erabilgarritasuna emanez. Izan ere, nire ustez parkea nahiko abandonatua dago dena berdina delako: paseatzeko parkea, bidetxoez osatua. Nire ideia da antolamendu horrekin zerbait gehiago lortzea, estalkien materiala aldatzea: berdegune, egur, eskailerak, graderioa,...
Baina ezer pentsatu baino arinago eraikuntzaren aldetik zelakoa behar duen begiratu beharko dut, liburutegian informazioa begiratu beharko dut, honek proiektua baldintzatuko du baina ziur nago aukerak ere emango dizkidala.
lunes, 23 de noviembre de 2009
viernes, 20 de noviembre de 2009
Atzo, osteguna, Spanish Dream hitzaldia entzute joan nintzen, bertan boom inmobiliario deritzona azaldu zuten eta bideo bat jarri ere. Honetan gaurko klasean aipatutako gaia azaltzen zen, estalkian eraikitzearena. Klasean gune publikoa igotzeko aukera azaltzen zen, hau ta estalkiari erabilera bat ematea, hitzaldian ordez, arkitekto bat agertzen zen etxe prefabrikatuak proposatzen zituena etxebizitza blokeen estalkian. Horrela bertan bizi direnak diru pixkat lortuko dute, eta estalkian biziko dena etxe prefabrikatua non kokatu eukiko du. Bere ideia hori ez zela garatu aipatzen zuen baina bere lagun bateri estalki batean egindako etxea agertzen zen.
Ideia hau okerra ikusten bada ere, estalki batean kokatutako etxe prefabrikatu batean bizitzegatik, nik egoki ikusten dut, bertatik oso bista onak egongo dira gainera.
Nire ustez estalkiei erabilera bat ematea oso ideia ona da.
Nik proposatutako museoaren estalkia erabilgarria litzake parkearekin batzen delarik, izan ere, berez bertan dagoen parke jarri hori mantendu nahi dut, naturarekin harremanatutako eraikin horrekin hiri eta parkearen arteko lotura sortuz.
Parkea askorik ez erabiltzearen arrazoietako bat bere dimentsioak ikusten ditut, azalera handiko parkea da baina funtziorik gabea. Eraikinaren eta haren inguruaren sare antolaketare bidez funtzio edo gune guztiz desberdinak proposatu daitezke, zuhaitzak kokatuz edo landa kokatuz, zoruko materialak aldatuz zein ura txertatuz,... Gainera eraikinak lurperatu zein kalerantza irtetzean sortuko diren kota aldaketek ere jokoa emango diote parkeari, estalkiaren materiala aldatuz funtzioari egokituz.

jueves, 19 de noviembre de 2009
Museoaren kokapena eta hau antolatzeko orduan bidaia birtual bat egitera animatu naiz. Google Earth-en sartuta munduko ibai inguruetan zer dagoen begiratzen hasi naiz, paisaia horiek museo zein inguruko guneak antolatzeko pistaren bat emango didatelakoan. Bidaia amaitu ez badut ere, hoietako adibide batzuk igotzen ditut, ibaia zelako marrazkiak sortu ahal dituen erakusteko eta baita ibaiaren ingurunea zelan antolatzen den erakusteko, azterketa honek nire proiektuari eragingo diolako:
1 California, EEBB
2 California EEBB
3 Hego Amerika
4 Hego Amerika
5 Txina
1 California, EEBB
2 California EEBB
3 Hego Amerika
4 Hego Amerika
5 Txina
Ibai ingurua lurzoru luzeetan antolatzen da gehienetan eta Logroño inguruan ere berdina egiten denez, museo ingurua horrela antola tzea pentsatu dut. Modu oso garbia da eta honekin lurperatu eta kalera irtetzen den eraikinak jokoa izango du. Era berean, herria eta ibaia lotzeko aukera ematen du ere, lotura hau eraikinaren gora eta behera egitean lortuko delarik.
Gainera, sare hau bideen azterketarekin juntatuz gero bien arteko elkarlana sortuko da, eraikin luzea bidearekin topo egitean jeitsi beharko delarik edota igo, terrenoan kota aldaketak sortuz, gehie n bat 10 metrotako kota aldaketa dagoen lekuan .

Forma oraindik zehaztugabe dago, oraindik orubea hoeto aztertu nahi dudalako, baina hau litzake nire ideia garatzeko antolamendua.
viernes, 13 de noviembre de 2009
OSTEGUNEKO KLASE TEORIKOA:
Ulak emandako espazio publikoaren klasea egokia ikusi nuen, izan ere, museoaz gain espazio publikoa ere moldatu beharko dugu eta gainera, egunetan pentsatzen egon nintzen ideiarekiko nuen interesa handitu zen hura sendotuz, hau da, museoa eta natura batzeko ideia.
OSTIRALEKO KLASE TEORIKOA:
Bidaiak azaltzeko ematen ari diren klaseak asko gustatzen zaizkit, udan egin daitezkeen bidai hoiek aukeratzean proposamen desberdinak izateko eta hauen kulturak, arkitektura eta paisaia ezagutzeko.
Islandiako kasua asko gustatu zait, sumendi eta itsasoaren arteko harremana, bere lurren garapenean sortu diren formak, ur jauzi handiak,... Imaginatzen nuenetik guztiz desberdina iruditu zait, ez nuen pentsatzen horrelako formarik izango zituenik. Hondartza beltza ikusi dudanean aurten Menorcan ikusitako hondartza gorria etorri zait burura. Kostak, ordez, Irlandan egondako egun hoeik ekarri dizkit burura. Eta gainera, glaziarra eta ur jauziak ere batzen dira bertan. Bertan 4 elementuak aurkitu daitezke: ura, airea, lurra eta sua. Oso herrialde interesgarria iruditu zait.
MUSIKA TAILERRA:
Musikak sentimenduak pixten ditu edota alderantziz, egun batzuetan bakoitzaren animoa dela eta abesti bat edo beste entzuteko gogoa daukazu. Askotan bizitzaren une batzuei aurre egin ahal izateko musika mota bat edo beste entzun behar da, liberatzeko, abestean ohiukatzeko eta negar egiteko. Gaur musika mota horiek aztertzen eta momentu bakoitzari egokitzen ikasu dut. Oso tailer interesgarri eta entretenigarria. Gainera, pelikuletako abestiak zelan egiten diren ezagutu dugu. Errepikatzeko moduko tailerra.

miércoles, 11 de noviembre de 2009
Astean zehar, aurreko astean azaldutako idearekin gora eta behera ibili naiz, eta ostegunean izandako klase teorikoa dela eta, ideia hori nire proiektuaren atal bat baino ez zela konturatu nintzen. Hitzaldia ematen etorri zen tipoak harriaren ideia baten photoshop argazkia erakursi zigun, eta orduan konturatu nintzen nire Ying Yang elementua proiektuaren atal bat baino ez zuela izan behar. Izan ere, irudia hobeto aztertuz gero, konturatu nintzen polo negatibo eta positiboak azaltzea asko fortsatuko zuela proiektua, baina irudiarekin parkeak zelako itxura hartzea nahi nuen konturatu nintzen, bere parke izaera hori ez nuela galdu nahi eta eraikina berarekin moldatu beharko zela.
Beraz, osteguneko klasean ideiak beraien osotasunean albo batera usten jakin behar dela ikasi nuen, hauek gure gogoeta bultzatzen dutelarik, eta azken emaitza garatzen lagunduko digutelarik.

lunes, 2 de noviembre de 2009
Ideiak
Ostiraleko klasea eta gero, museoarekin apur bat galduta nengoela konturatu nintzen, eta museoa ondo antolatu ahal izateko ideia gogor bat behar nuela ohartu nintzen, eta hasieratik alde zaharrarekin lortu nahi nuen lotura horretan zentratu behar nintzela eta horrekin jolas bat lortu. Hasieran, ibilbide baten bidez lekuak lotzea okurritu zitzaidan, baina egunak pasa, interneten eta aldizkarietan gauzak ikusten egon banaiz ere, marrazki batek eman dit ideia, autobusean ikusitako seiñale batek. Argazkia atera ez banion ere Ying Yang sinboloarekin berdina ulertu daiteke. Bi kolore daude, eta bata bestean bihurtzen da marrek mozten duten lekuetan marrazkia ulertzeko.
Adibide honekin, konturatu nintzen, alde zaharrako eraikinak 0 balioko plano batean irtetzen diren bolumen positibiak direla eta parkea ere 0 balioko plano bat dela, eta biak osagarriak izatea nahi badut, marrazkian gertatzen den moduan, kontrakoa izan beharko duela eta parkeko 0 balioko planoan bolumen negatiboak egon beharko luketela. Horrelako zerbait lortuko litzakeelarik:
Horrela parkea berdegune izaten jarraituko luke, eta ez zen eraikin tinko bat gainean jarri beharko. Elementu positibo eta negatiboen arteko muga horrekin jolastu daitekeelarik guneren bat sendotu nahian, adibidez harresia muga izan daiteke eta abar. Baina oraindik ideia bat delarik.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)