Ostiraleko klasea eta gero, museoarekin apur bat galduta nengoela konturatu nintzen, eta museoa ondo antolatu ahal izateko ideia gogor bat behar nuela ohartu nintzen, eta hasieratik alde zaharrarekin lortu nahi nuen lotura horretan zentratu behar nintzela eta horrekin jolas bat lortu. Hasieran, ibilbide baten bidez lekuak lotzea okurritu zitzaidan, baina egunak pasa, interneten eta aldizkarietan gauzak ikusten egon banaiz ere, marrazki batek eman dit ideia, autobusean ikusitako seiñale batek. Argazkia atera ez banion ere Ying Yang sinboloarekin berdina ulertu daiteke. Bi kolore daude, eta bata bestean bihurtzen da marrek mozten duten lekuetan marrazkia ulertzeko.
Adibide honekin, konturatu nintzen, alde zaharrako eraikinak 0 balioko plano batean irtetzen diren bolumen positibiak direla eta parkea ere 0 balioko plano bat dela, eta biak osagarriak izatea nahi badut, marrazkian gertatzen den moduan, kontrakoa izan beharko duela eta parkeko 0 balioko planoan bolumen negatiboak egon beharko luketela. Horrelako zerbait lortuko litzakeelarik:
Horrela parkea berdegune izaten jarraituko luke, eta ez zen eraikin tinko bat gainean jarri beharko. Elementu positibo eta negatiboen arteko muga horrekin jolastu daitekeelarik guneren bat sendotu nahian, adibidez harresia muga izan daiteke eta abar. Baina oraindik ideia bat delarik.
lunes, 2 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario