viernes, 13 de noviembre de 2009

OSTEGUNEKO KLASE TEORIKOA:

Ulak emandako espazio publikoaren klasea egokia ikusi nuen, izan ere, museoaz gain espazio publikoa ere moldatu beharko dugu eta gainera, egunetan pentsatzen egon nintzen ideiarekiko nuen interesa handitu zen hura sendotuz, hau da, museoa eta natura batzeko ideia.




OSTIRALEKO KLASE TEORIKOA:

Bidaiak azaltzeko ematen ari diren klaseak asko gustatzen zaizkit, udan egin daitezkeen bidai hoiek aukeratzean proposamen desberdinak izateko eta hauen kulturak, arkitektura eta paisaia ezagutzeko.
Islandiako kasua asko gustatu zait, sumendi eta itsasoaren arteko harremana, bere lurren garapenean sortu diren formak, ur jauzi handiak,... Imaginatzen nuenetik guztiz desberdina iruditu zait, ez nuen pentsatzen horrelako formarik izango zituenik. Hondartza beltza ikusi dudanean aurten Menorcan ikusitako hondartza gorria etorri zait burura. Kostak, ordez, Irlandan egondako egun hoeik ekarri dizkit burura. Eta gainera, glaziarra eta ur jauziak ere batzen dira bertan. Bertan 4 elementuak aurkitu daitezke: ura, airea, lurra eta sua. Oso herrialde interesgarria iruditu zait.

MUSIKA TAILERRA:

Musikak sentimenduak pixten ditu edota alderantziz, egun batzuetan bakoitzaren animoa dela eta abesti bat edo beste entzuteko gogoa daukazu. Askotan bizitzaren une batzuei aurre egin ahal izateko musika mota bat edo beste entzun behar da, liberatzeko, abestean ohiukatzeko eta negar egiteko. Gaur musika mota horiek aztertzen eta momentu bakoitzari egokitzen ikasu dut. Oso tailer interesgarri eta entretenigarria. Gainera, pelikuletako abestiak zelan egiten diren ezagutu dugu. Errepikatzeko moduko tailerra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario