Atzo, osteguna, Spanish Dream hitzaldia entzute joan nintzen, bertan boom inmobiliario deritzona azaldu zuten eta bideo bat jarri ere. Honetan gaurko klasean aipatutako gaia azaltzen zen, estalkian eraikitzearena. Klasean gune publikoa igotzeko aukera azaltzen zen, hau ta estalkiari erabilera bat ematea, hitzaldian ordez, arkitekto bat agertzen zen etxe prefabrikatuak proposatzen zituena etxebizitza blokeen estalkian. Horrela bertan bizi direnak diru pixkat lortuko dute, eta estalkian biziko dena etxe prefabrikatua non kokatu eukiko du. Bere ideia hori ez zela garatu aipatzen zuen baina bere lagun bateri estalki batean egindako etxea agertzen zen.
Ideia hau okerra ikusten bada ere, estalki batean kokatutako etxe prefabrikatu batean bizitzegatik, nik egoki ikusten dut, bertatik oso bista onak egongo dira gainera.
Nire ustez estalkiei erabilera bat ematea oso ideia ona da.
Nik proposatutako museoaren estalkia erabilgarria litzake parkearekin batzen delarik, izan ere, berez bertan dagoen parke jarri hori mantendu nahi dut, naturarekin harremanatutako eraikin horrekin hiri eta parkearen arteko lotura sortuz.
Parkea askorik ez erabiltzearen arrazoietako bat bere dimentsioak ikusten ditut, azalera handiko parkea da baina funtziorik gabea. Eraikinaren eta haren inguruaren sare antolaketare bidez funtzio edo gune guztiz desberdinak proposatu daitezke, zuhaitzak kokatuz edo landa kokatuz, zoruko materialak aldatuz zein ura txertatuz,... Gainera eraikinak lurperatu zein kalerantza irtetzean sortuko diren kota aldaketek ere jokoa emango diote parkeari, estalkiaren materiala aldatuz funtzioari egokituz.
viernes, 20 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Enara, zorionak blog.ean zure pentsamenduak idazteagatik.
ResponderEliminarAukeratu duzun gaia: estalki berdea. Estalki berdeak naturaren mimetizazioa du helburu; oso modu modestoan kokatzen da paisaian. Baina bestalde, arkitekturak bere legeak ditu, eta naturak, bereak (kontraesanean dago beraz). Estalki berdeetan ezin izango da sekula belargune natural baten ekosistema sortu; bestalde, funtzionalitatea ematea bada zure helburua, berdeguneak bere mugak ditu, pasiatzeko egokiak ez direlako etab. Estalkiak egun instalazio eta bestelako gai kokatzeko erabilgarriak dira; beraz estalkia erabilgarri egiteko, eraikuntzaren antolakuntzan eragin beharko duzu. Estalki berdeak gainera laguntzen du isolatzaile bezala, eta honek ere eraikuntza sisteman eraguna du...
Laburbiltzeko: estalki berdea hautatzearen ondorioak aztertu (eraikuntza aldetik, presentzia aldetik, erabilgarritasun aldetik...), konsekuente izateko.
ResponderEliminar