domingo, 13 de diciembre de 2009

Museoa lantzen

Museoa egiteko erabilitako ideiak zailtasunak jarri badizkit ere, sekzio, planta, maketa eta irudiak bateragarri bihurtzen ikasi dut, hau da, sekzioan ematen nituen pausuak planta aldatzen zidan, eta bi hauek ondo ulertzeko maketa beharrezkoa izan dut. Batetik bestera pasatuz eta orubearen maketa bat eginez, orubean programa kokatu dut, berez neukn antolamendu idei batetik abiatuta.

Eraikinak lurren hasiera eta amaiera bat izango zuen estalkira igo ahal izateko, baina sortzen ziren izkinak ez zirene rabilgarriak izango, triangelu forma hartuko luketeelarik. Hori dela eta ez dira laukizuzen batean bukatuko, argia sartzeko aukera ematen delarik eta era berean estalkira igo daitekeelarik. Gainera gune hoiek gune ilunak izatetik joko izatera pasatuko dira.





Eraikuntzari dagokionez proiektu bat jarraitu dut, eraikuntzak zelako aukerak ematen zizkidan ikusteko. Eraikina "discovery channel"-en agertutako "Megaestructuras" dokumentalean ikusitakoa da: Cidade da Cultura de Galicia, Santiago de Compostelan

Honen eraikuntzaren inguruko bideo asko daude interneten eta argazki ere:












Kasu honetan eskala handiagoa da, baina eraikuntza sistema berdina izan daiteke.

http://www.berenguela.com/la-ciudad-de-la-cultura-megaconstrucciones/2009-10-15

Norbaitek interesa badu, dokumentalainterneten ikusteko aukera ematen duen link-a jartzen dut.

viernes, 11 de diciembre de 2009

Itxitura

Bere forma eta lotzeko eragatik azkenean parapentea aukeratu dut. Parakaidasa borobila den heinean, honek laukizuzen baten formarantza jotzen du gehiago, ertzetan elipse forma hartuz. Beraz, hauek hobeto enkajatuko dute euren artean, eta gainera, eraikinaren barnealdetik eskegi nahi ditudanez gero, hauen soken kokapenak prozesu hau errazten dit. Izan ere, parakaidasak ertzean baino ez ditu sokak eta parapenteak bere azalera guztian zehar ditu.




Gaur goizean, nire elementu honek zelako eraginaizango lukeen pentsatzen egon naiz. Bere funtzioa ez litzake estetikoa, gure maketak bere estetika duelarik eta ez duelarik behar beste elementurik. Gainera, beste elementu bat kokatuz gero bere izaera galduko lukeela uste dut. Hau dela eta, desmontablea den zerbait proposatuko dut, hau da, euria egiten duen momentuan jarri daitekeen zerbait, baina ez momenturo egongo dena. Beraz, parapentea jarri eta kendu daitekeen zerbait bihurtuko da, hau lortzeko sistema bat osatuz. Sistema hau berak dituen korden bidez lortuko da polea batzuk txertatuz. Beraz, ez da beti egongo den itxitura bat, itxi eta ireki daitekeena izango da. Gure egituraren izaera ez delako hau estaltzea edo ixtea.
Eguraldi ona degoenean parapentea albo batean tolestuko zen poleen bidez, eta honek bai emango dio itxura egiturari.

jueves, 10 de diciembre de 2009

3 dimentsioak lantzen

Nire ideia naturarekin batzea zen eta parkean sare bat sortuz, hau zein museoa antolatu. Era berean, estalkien bidez goiko eta beheko parkearen aldeak lotuko nituzke, hauei erabilera emanez, estalkiaren materiala aldatuz.

Beraz, eraikinek gora egin beharko zuten, naturan eragin bisual txikiagoa izateko eraikina jeitsi behar zen. Gainera sarrerarantza ogi ordez, jeitsiko da, beherantza dodan malda bakarra izango delarik.

Hasierako ideietan azaldutako ying yang elementuaren muga aztarnak eta eraikina lotzeko erabili dut, era berea, hau malda aldaketa gogor baten bidez markatua egongo da eta horrela eraikinak ere beherago kokatuko dira. Muga honek hiria eta museo eta parkearen arteko artikulazio izango da.


Barne antolaketa osatzen






Beti ere kontuan izaten hau barne atolaketa bat dela, gelak maldan zelan integratuko direla ikusteko eta beti kontuan izanda eraikin hauen estalkia maldan egongo dela goiko eta beheko aldeak lotuz. Estalki guztiak gorantza joango dira sarrerakoa izan ezik.

martes, 8 de diciembre de 2009

Itxitura

Itxituraren kasuan hiru ezaugarri betetzen zituen elementua aurkitu behar nuela nekien, hiru ezaugarri hauek ondorengoak ziren

1.- Elementu iragazkaitza izan behar zuen
2.- Proposatutako egitura dela eta, zerbait arina izan behar zuen
3.-Gure egituran lotzeko eraikuntza elementu nahikoak beharko lituzke

Haue dela eta, zerrenda luze bat egin eta gero, aproposema "PARACAIDAS"-a dela pentsatu dut, edo orain modan dagoen PARAPENTEA.

Gainera elementu hau entramatuaren artean sartuz egituraari kolorea emango diogu eta bere estetikaren parte ere izango da.






jueves, 3 de diciembre de 2009



Maldaren sekzioak egin ondoren, hauetan egokituko litzakeen eraikinaren formak frogatzen joan naiz. Hasieran malguagoak izan dira, borobilduagoak. Baina ondoren, eraikuntza gaiari erreparatuz gero zerbait regularragoa egitea egokiagoa litzakeela konturatu naiz. Sekzioek hartzen duten itxura begiratzen egon naiz eta lur mugimendu hoeik ematen zizkidaten jokoak eta akatsak. Akatsetako bat (eta oraindik zelan konpondu pentsatzen nagoena) sortzen den eustrorma litzake. Museoa barnetik ikusita pareta soila ikusiko delarik, eta horrek zelako espazioa sortuko lukeen. Horren adibideak bilatzen egon naiz ia horietatik zerbait erabili ahal dudan.


Proiektu honek derrigortu egiten nau sekzio eta oina batera proiektatzen eta hori da aurkitzen bailen zailtasun handiena. Ida eta buelta egin behar dela momenturo. Hala ere, oinaren eskema bat egin dut, programa gutxi gora behera kokatuz.

Erakusketa guneak ibaiaren alderantza kokatuko direlarik eta gune publikoagoak (harrera, liburudenda,...) hirirantza. Taberna berez dauden 3 eraikinei erantzuten jarri ditut, hauekin era lotura lortzeko. Gainera aztarnen inguruan plazatxo bi sortzen saiatu nahi dut, eraikinen kokapenarekin baliatuz. Horrela ez liratekeelarik museoaren parte bakarrik izango eta hirira irekiko direlarik.