Maldaren sekzioak egin ondoren, hauetan egokituko litzakeen eraikinaren formak frogatzen joan naiz. Hasieran malguagoak izan dira, borobilduagoak. Baina ondoren, eraikuntza gaiari erreparatuz gero zerbait regularragoa egitea egokiagoa litzakeela konturatu naiz. Sekzioek hartzen duten itxura begiratzen egon naiz eta lur mugimendu hoeik ematen zizkidaten jokoak eta akatsak. Akatsetako bat (eta oraindik zelan konpondu pentsatzen nagoena) sortzen den eustrorma litzake. Museoa barnetik ikusita pareta soila ikusiko delarik, eta horrek zelako espazioa sortuko lukeen. Horren adibideak bilatzen egon naiz ia horietatik zerbait erabili ahal dudan.
Proiektu honek derrigortu egiten nau sekzio eta oina batera proiektatzen eta hori da aurkitzen bailen zailtasun handiena. Ida eta buelta egin behar dela momenturo. Hala ere, oinaren eskema bat egin dut, programa gutxi gora behera kokatuz.
Erakusketa guneak ibaiaren alderantza kokatuko direlarik eta gune publikoagoak (harrera, liburudenda,...) hirirantza. Taberna berez dauden 3 eraikinei erantzuten jarri ditut, hauekin era lotura lortzeko. Gainera aztarnen inguruan plazatxo bi sortzen saiatu nahi dut, eraikinen kokapenarekin baliatuz. Horrela ez liratekeelarik museoaren parte bakarrik izango eta hirira irekiko direlarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario