Bere forma eta lotzeko eragatik azkenean parapentea aukeratu dut. Parakaidasa borobila den heinean, honek laukizuzen baten formarantza jotzen du gehiago, ertzetan elipse forma hartuz. Beraz, hauek hobeto enkajatuko dute euren artean, eta gainera, eraikinaren barnealdetik eskegi nahi ditudanez gero, hauen soken kokapenak prozesu hau errazten dit. Izan ere, parakaidasak ertzean baino ez ditu sokak eta parapenteak bere azalera guztian zehar ditu.
Gaur goizean, nire elementu honek zelako eraginaizango lukeen pentsatzen egon naiz. Bere funtzioa ez litzake estetikoa, gure maketak bere estetika duelarik eta ez duelarik behar beste elementurik. Gainera, beste elementu bat kokatuz gero bere izaera galduko lukeela uste dut. Hau dela eta, desmontablea den zerbait proposatuko dut, hau da, euria egiten duen momentuan jarri daitekeen zerbait, baina ez momenturo egongo dena. Beraz, parapentea jarri eta kendu daitekeen zerbait bihurtuko da, hau lortzeko sistema bat osatuz. Sistema hau berak dituen korden bidez lortuko da polea batzuk txertatuz. Beraz, ez da beti egongo den itxitura bat, itxi eta ireki daitekeena izango da. Gure egituraren izaera ez delako hau estaltzea edo ixtea.
Eguraldi ona degoenean parapentea albo batean tolestuko zen poleen bidez, eta honek bai emango dio itxura egiturari.
Eguraldi ona degoenean parapentea albo batean tolestuko zen poleen bidez, eta honek bai emango dio itxura egiturari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario