domingo, 13 de diciembre de 2009

Museoa lantzen

Museoa egiteko erabilitako ideiak zailtasunak jarri badizkit ere, sekzio, planta, maketa eta irudiak bateragarri bihurtzen ikasi dut, hau da, sekzioan ematen nituen pausuak planta aldatzen zidan, eta bi hauek ondo ulertzeko maketa beharrezkoa izan dut. Batetik bestera pasatuz eta orubearen maketa bat eginez, orubean programa kokatu dut, berez neukn antolamendu idei batetik abiatuta.

Eraikinak lurren hasiera eta amaiera bat izango zuen estalkira igo ahal izateko, baina sortzen ziren izkinak ez zirene rabilgarriak izango, triangelu forma hartuko luketeelarik. Hori dela eta ez dira laukizuzen batean bukatuko, argia sartzeko aukera ematen delarik eta era berean estalkira igo daitekeelarik. Gainera gune hoiek gune ilunak izatetik joko izatera pasatuko dira.





Eraikuntzari dagokionez proiektu bat jarraitu dut, eraikuntzak zelako aukerak ematen zizkidan ikusteko. Eraikina "discovery channel"-en agertutako "Megaestructuras" dokumentalean ikusitakoa da: Cidade da Cultura de Galicia, Santiago de Compostelan

Honen eraikuntzaren inguruko bideo asko daude interneten eta argazki ere:












Kasu honetan eskala handiagoa da, baina eraikuntza sistema berdina izan daiteke.

http://www.berenguela.com/la-ciudad-de-la-cultura-megaconstrucciones/2009-10-15

Norbaitek interesa badu, dokumentalainterneten ikusteko aukera ematen duen link-a jartzen dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario